TXOKO-TAILERRA

Talde handian bazatoz, Txokoetxek guztiz hornitutako txoko- tailer handia eskaintzen dizu. Espazio honek sukaldea, jantokia, tximinia duen egongela, biblioteka eta kanpo-espazioa ditu, azkeneko honek barbakoa eta lorategian gustora egoteko altzariak dituelarik.

Txoko-tailerra indibidualki ere alokatu daiteke edozein ekitaldi ospatzeko. Ekitaldiak mota askotakoak izan daitezke: tailer ezberdinak, urtebetetze ospakizunak, lan batzarrak, ezkontza bereziak, ezkondu aurreko agurrak… Edozein ekintza naturan egin ahal izateko espazio zabal ezin hobea izango litzateke.

Txokoa gauza hauetaz hornituta dago:

  • Gune berdea.
  • Barbakoa eta mahaiak dituen terraza.
  • Tximenea duen egongela.
  • Mahai jokoak eta jostailuak.
  • Mahai futbola eta ping-pong-a.
  • Ohe elastikoa.
  • Ontzi-garbigailua.
  • Labea, mikrouhina eta bitrozeramika.
  • Hozkailua eta izozkailua.
  • Ontziak, kazolak, zartaginak…
  • Platerak, edalontziak, mahai-tresnak.
  • Mahaiak eta aulkiak.
  • Telebista.
  • Komuna dutxarekin.

Gainera, edozein ekitaldi ospatzeko katering zerbitzua daukagu (eskatu aurrekontua inolako konpromisorik gabe).

Eta barruan daramagun artista atera ahal izateko gure txokoan tailer artistikoak egiten ditugu.

LEGEZKO OHARRA

Turismo lizentzia: XBI00126