Txokoetxe Mungiako Larrauri auzoan kokatutako landetxea da. Bakioko hondartzatik 10 minutura dago eta Bilbotik 20 minutura.

Landetxeak 5 logela bikoitz ditu, horietako bat egokituta dago.Logela guztiek komuna dute bertan.

Horretaz gain, landetxeak edozein momentutan erabili daitekeen sukaldea du baita barbakoa eta lorategi zabala ere.

Gutxi izango balitz, talde handientzako guztiz hornitutako txoko –tailerra eskaintzen dizuegu. Edozein ekitaldi ospatu ahal izateko, txoko –tailer hau indibidualki ere alokatu daiteke. Ospatu daitezkeen ekitaldiak mota askotakoak izan daitezke: tailerrak, urtebetetzeak, lan batzarrak, ezkontza bereziak, ezkondu aurreko agurrak …

Eta natura gustoko baduzu, Txokoetxe inguru lasai batean kokatuta dago, non erlaxatu eta egonaldiaz gozatu ahal izango duzun.

txokoetxe

TXOKOETXE
Txirrobidea 10 B, 48120 Larrauri-Mungia
info@txokoetxe.com
Tel: 615 799 607

LEGEZKO OHARRA